Pilota Lekua edo Aparkalekua ?

Pilota Lekua edo Aparkalekua ?
Dokumentua kargatu

Orson Welles, Victor Hugo, Lucien Bonaparte, urteetan zehar ainitz izan dira euskal herritarren berezitasuna ( hizkuntza, kultura, ohiturak ) aipatzen literaturazko edota zinemazko obren bidez. Askotan pilotaz aritu dira, partikulazki " the land of basques " dokumentalan nun ikusten den jendea jostatzen ari herriko pilota plazan.
Gauregun joko zahar hau bertze herri batzuetan praktikatzen da, hala nola frantzian, mexikon, argentinan, estatu batuetan.
Zer pentsatuko lukete artista famatu horiek ikusten bazuten herriko frontoi batean gazte batzuk pilotan entseatzen ari autoen artean?
Hori ikusia dugu, guk, uda honetan Ahetzen, pilotari batzuek aitzinetik ikusi behar zuten zein autoko parabisaraino joaten zen pilota aurrez jotzeko.
Nork ez du pilota partida bat egin nahi lagunen artean herriko frontoian bainan ezin izan du pilota plaza autoz gainezka zegoelako?
Guk, AHETZEN taldekoak, leku hau egiazko pilota plaza egon dadila nahi dugu.
Egungo herriko kontseiluari lekua errespetatuaraztea galdegiten diogu, ahetzen aparkalekurik ez baitira falta.