Hautagai
#1 - LABAT-ARAMENDY Ramuntxo - 46 urte - OSTALAPEA bidea - HEXAFRETeko langilea
2025eko urtarrileko herriko hauteskundeen ondotik, Ahetzeko auzapeza bihurtzea ohorea izan dut.
Trantsizio urte hau oso trinkoa izan da eta denbora berean zer den auzapez izaitearen errealitatea ulertu ahal izan dut, zazpi urtez oposizioko herriko kontseilaria izan ondoren. Alde batetik lan honen konplexutasuna hobeto ulertzeko denbora izan dut, baina bertze alde batetik hauteskunde kanpainan zehar hartzen diren engaiamenduak errealitatea bihurtzen ahal direla ere ohartu naiz eta ez ele hutsak bakarrik.
2025 urterako iragarri ditugun lehentasunak gogorarazteko, hauek izan dira:
• Ikasturteko sartzea ikasle guziendako prestatu
Horretarako, eskolar taldearen eremu batean jadanik engaiatuak ziren lanak lagundu ditugu eta xantierra iraileko bukatua izan da.
Ikastola ere berriz sartu dugu eskolar taldean.
• Herriko langileen eta hautetsien arteko konfiantza berreskuratu.
arribatzean xantierra handia zen postu ainitz ez baitziren atxikiak eta langile batzuek alde egin nahi zutelako. Urtean zehar sei langile berri kontratatu behar izan ditugu herriko langile kopuruaren taula eguneratzeko. Lan oferta guzientzat norbait atxemaitea eta gainera langile berrien artean aheztarrak izaitea konfiantzari buruzko seinale biziki baikorrak izan dira guretzat.
• Herriko bideak mantentzeko urte anitzeko plan baten plantan ezartzea.
Aurtengo AGERREA herriko bidea lehenetsi dugu, 2024 urtean hasitako lanak bukatu eta hobetuz, bide ardatz horren segurtatze batekin, geroz eta erabiliagoa baita; eta mugikortasun arinakintegratuz “chaucidou” delakoarekin gehi lurrean benetako markatzeekin.
• Finantzen egoera aztertzea inbestizamendu proiektuak lehenesteko.
Horrela, AGERREA herriko bide obrak lehentasuna ukan du, 280000€ inguruko kostuarekin.
Eskolar taldean engaiatua izan den obrari buruzko euskal herri hiri elkargoaren 142000 €-ko diru laguntzari esker, herriaren autofinantzamendu partea apaldu ahal izan dugu.
Horrekin batera, material digitalean inbestizamendua egin ahal izan dugu eskola publikoko lehen mailarako, zazpi bideo-proiektagailu interaktiboak erosiz.
Eskolar taldearen goikopartean frontoi aterpe baten eraikitzea ere hautatu dugu. Proiektuaren kostu osoa 90000€ ingurukoa da, eta kofinantzaketak, baliozkotzearen baldintzapean, merkatuaren % 35 inguru izan litezke. Oroitarazteko, gune hau gaur egun ikastolari alokatzen diogu.
Ekipamendu publiko hau, eskolako opor denboran den aisialdi zentroarentzat eta beharrean kolektibitatearentzat ere eskuragarri izanen da.
Azkenean orain dela urte batzuk zerbitzu teknikoetako langileek galdetutako behar bati erantzun diogu traktore bat erratza pasatzeko tresna batekin 43800 eurotan, hor berdin 18250 euroko elkargoko diru laguntza batekin diruztatzen dugu hots %40koa.
Laburbiltzeko gure lehen mandatuak hauteskunde kanpainan zehar aipatutako gure lehentasunekin bat egin du. Baina urtebeteko mandatu bat laburregia da zuekin batera eraiki nahi ditugun proiektuak aitzina eramaiteko.
Hori dela eta, nire zerrendakideek eta nik berriro zuen konfiantza eskatzen dizuegu bigarren mandatu batendako.
Lau pertsona berri sartu dira AHETZEN taldean, plurala, belaunaldien artekoa, kalitatezkoa eta etorkizun hobe baten alde elkarrekin lanean segitzeko erabakia duena, bere ingurumena, lurraldea eta kultura errespetatuz.
Berriz ere AHETZEN zerrendako kideen konfiantza dut talde honen buru izaiteko, orain zuena lortzea falta da elkarrekin bizitzeko erronkari aurre egiteko ongi bizi giren herrixka batean.
Nire engaiamenduan ez da anbizio pertsonalik alderantziz interes kolektiboak du nire hautagaitza gidatzen.
Martxoaren 15ean igandearekin, bozka ezazue zuengandik hurbil eta engaiatua den herritar zerrenda baten alde.
Bozka ezazue AHETZEN zerrendaren alde! Aitzinetik mila esker zuen konfiantzagatik.