Erantzun eskubidea


Oposizioko azken traktaren Itsuskeriaren aitzinean, horra hemen eta zuen posta kutxetan partekatzen dugun erantzun-eskubidea.
Oinarririk gabeko eta hauteskunde kanpaina batean lekurik ez duten eraso pertsonalen aitzinean, ez gira gainditzearen tranpan eroriko, eta nahiago dugu gure errespetu balioei leial izan.
Diru publikoak kudeatzen jakin ez izanaren salaketaren aitzinean, edo herriko altxortegia desagertzearen akusazioaren aitzinean, zenbak adierazgarriekin erantzuten dugu.
Informazio atxikitze susmoen aitzinean, herriko zerbitzuak eta gure altxor publikoa landuak dira eta buxetaren egutegia errespetatua izanen da.
Zenbait herriko langileen kontrako eraso bidegabeen aitzinean, eta dokumentu publikoen hornikuntzari dagokionez haien zintzotasuna eta osotasuna zalantzan jartzearen aitzinean, maleruski ohartzen gira azken urteetako kontseilari batzuen egiteko manerak ez direla desagertu eta pertsona batzuen deabru zaharrak berriz agertzen direla argitara.
Kanpaina bukaera honetan, oposizioko zerrendaren ekintza menturazaleen aitzinean, dei egiten dizuegu, aheztar agurgarriak, igandean hautu zuzena egitera, zeren ez baitu ez itzulirik izanen.
AHETZEN bozka ezazue !