artikulua ahetzeko berriak aldizkarian

artikulua ahetzeko berriak aldizkarian

2018ko irailaren 1eko herriko kontseiluan alde bakarreko hautuak aipatzen zituen auzapeza jaunak eta besteak beste argizko taula batean ezartzearena.

Hautu honen kostua : 17811,17 euro zergak barne !!

Aheztar ainitzen bezala harritu gaitu horrelako hiriendako tresna baten ezartzeak herrixka batean.

Horrek beriz erakusten digu gehiengoak duen etengabeko gogoa Ahetze urbanisatzeko.

Haututako tokia egokia ote da? Itzulgune batean edo hobekiago erran istripuzko gune batean…

Ea elebitasuna errespetatuko duen komunikaziorako tresna berri horrek…

Horrez gain ez ote dira bertze lehentasunak Ahetzen? Adibidez eskola publikoko burasoek aspaldiko partez galdeginik eskolako komunen eta aldagelen arraberritzeak?

Hainbat galderak ezbehar honi buruz…"