Hautagai

Hautagai

#3 - CAPENDEGUY Santiago - 50 urte - haur baten aita
Euskal herria herri elkargoko kontseilari izaiteko hautagai.
Aheztarra sortzez, herriko eskola publikoan eskolatua nintzen.
Ondotik eraikuntza ingeniaritza, ingeniaritza zibila eta azpiegitura goi mailako ikasketak egin nituen.
Azterketa gainditu ezkero, A mailako funtzio publikoaren lehiaketa ere gainditu nuen obra publikoen diseinuan eta eraikuntzan, eta 5 urtez aritu nintzen bertan.
2003 urtean, lan berezietako enpresa batean sektore pribatuan sartzeko hautua egin nuen. Gaur egun zuzendari komertziala naiz.
Nire ibilbideari esker, gaitasun tekniko sendoak ukan ditut, bai eta esperientzia handia egitasmoen gidaritzan eta lan kolektiboan.
Nire herriari eta sustraiei atxikia izan naiz beti.
2008 urtean, Ahetzeko Herritarren Hitza (AHH) elkartea sortu nuen. Geroztik, kide guziekin, urtero "Aheztarren egunak" antolatzen ditugu.
2011ko gertakarien ondotik, erabaki nuen, beste aheztar batzuekin batera, nire lehen herri hauteskundeetara aurkeztea (aitzinatuak) "AHETZEN" zerrendan.
Aheztarren konfiantza 2025 urtean ukan nuelarik, urte batez, gaur egun, bigarren auzapezorde naiz, obrez, hirigintzaz eta energia berriztagarrien instalakuntzez arduratzen.
Eraikingintzan eta obra publikoetan izan dudan esperientziaz baliaturik, gure herriarentzat garrantzitsuak izan diren hainbat lorpen gauzatzen lagundu ahal izan dut, besteak beste, eskola publikoaren berritzea eta ematea epe barruan, eta Agerrea, Frantsenea eta Marihartenea bideen birgaitzea.
Elkargoko aholkulari lana ere egiten dut, Euskal Herri herri elkargoko lanetan eta batzordeetan parte hartuz, Ipar Euskal Herriaren interesak defendatzeko.
2015 eta 2021 urteetan, departamenduko hauteskundeetarako hautagai ere izan nintzen.
Bestalde, ingurumen elkarte anitzetan inplikatua naiz, bereziki CADEn, bai eta Udalbiltza bezalako egitura instituzionaletan ere.
Gure herriaren oreka eta nortasuna zaintzeko lan handia egin behar da oraindik. Metodoz, engaiamenduz eta denen lan kolektiboz, Ahetze herri bizia izan dadin lanean segituko dut, bertako biztanleen eskura eta bere balioei leial izan dadin.