Hautagai

Hautagai

#10 - ALDALURRA Amaia - 39 urte - Larraldea bidea - Nazioarteko kudeaketaren arduraduna.
Ahetzen duela zenbait belaunaldiz geroztik finkatua den familia batetik nator, biziki atxikia naiz gure herri ederrari eta haren geroari adi.
Herriko taldean engaiatua, urtebetez finantzen axuanta gisa aritzeko ohorea izana dut.
Ardura horri esker, zehatz neurtu ahal izan ditut gure herriaren garapena zorroztasunez eta erantzukizunez laguntzeko beharrezkoak diren aurrekontu eta oreka apustuak.
Gaur, gogo eta erabakitasunez, Ahetzen zerrendarekin dudan engaiamendua berritzen dut, sinetsirik lan serio bat segitu behar dugula, biztanle guzien zerbitzuko eta gure herriaren aberastasuna egiten duen nortasuna errespetatuz.