ELKARTASUNA - GIZARTE EKINTZARAKO HERRIKO ZENTROA

ELKARTASUNA - GIZARTE EKINTZARAKO HERRIKO ZENTROA

Heldu den elkartasun batzordea patzientziarekin itxoiten du AHETZEN taldeak. Duela lau hilabete tokiko hazkurri bankuak proposatzen zuen janari bilketan parte hartzea proposatu genuen. Martxoaren hasieran berriz hazkurri bankuko arduradunekin kontaktua errextu dugu ahetzeko eskola publikoan eta ALHORGA ikastolan bertze janari bilketa baten antolatua izan daitezen.
Orain proposatuko dugu ahetzeko gizarte ekintzarako herri zentroak bere izena emaitea bilgune izaiteko eta hazkurri saskiak (janari eta garbitasun produktuak) banatzeko zailtasunetan diren 15 eta 30 urteen arteko gazteentzat.
Horra saskiak galdegiteko lotura https://jeunes.nouvelle-aquitaine.fr/
Ekintza hau akitania berria eskualdeak eta hazkurri bankuek dute antolatu hego akitaniako gazte bizileku elkartearekin koordinaturik.
Beharrak handiak izanik, eskualdeak eta bere partaideek haien banatzaileen sarea indartu behar dute. Gure lurraldean jadanik berte gizarte ekintzarako herri zentroak parte hartzen dute, AHETZEN taldeak ahal duen gehiena eginen du ahetzekoak ere parte har dezan.