ERANTZUN DERETXOA

ERANTZUN DERETXOA
ERANTZUN DERETXOA
ERANTZUN DERETXOA
ERANTZUN DERETXOA
ERANTZUN DERETXOA
ERANTZUN DERETXOA
Dokumentua kargatu

Erantzun deretxoa irailaren 22an gehiengoak bere kanpainako weborrialdean legez kanpoko hondarkintegiei buruz plazaratutako gutanari:

"AHETZEN taldearen erantzuna gehiengo taldeari

Azkenean !!!

Gehiengoa iratzartzen da eta gaiari buruz hasten da komunikatzen.

Jadanik behin baino gehiagotan tokiko erakundeei eta ingurumenaren aldeko elkarteei legez kanpoko hondarkintegia hau salatu genien. Salaketa horiei esker afera auzitara ekarri du CADEK euskal herriko ingurumenaren aldeko elkarteak eta lortu zuen egitate horiek kondenatuaraztea.

Hala ere, urte honetan zehar ondorio gaixtoek emendatu baizik ez dute egin eta zuek plazaratzen duzuen kronologiak argiki erakusten du horren jakinean zinetela.

2020ko uztailaren 29ko herriko kontseiluan, legez kanpoko hondarkintegiari buruzko deliberamendu baten gai ordenan gehitzea argitze agiri baten egiteko eta Baionako errepublikako prokuradoreari salaketa baten egiteko xedeekin proposatu dizuegu. Ez diozue kasurik egin ere gure proposamenari .

Zure gutuna irakurri ezkero iduritzen du ez dela aterabiderik? Eraikuntz arloko hondarkinak tratatzeko gune ofizialak jadanik existitzen dira. Jadanik obra publikoetako eta eraikuntza arloko enpresaburu batzuek baliatzen dituzte. Salatzen duguna guk da enpresaburu gutiengo batek ez duela legea errespetatzen eta hori inpunitate osoan.

Ez zenuten dudarik lokalki eta mediatikoki gaiari ez geniola amorerik emanen.

Horretarako, horiek izan dira gure ekintzak :
- Gaiari buruzko izen biltze bat tokiko hedabideek hedaturik (oraindik linean change.org webgunean) izenpetu ote duzue?
- Eskuorri bat plazaratu dugu eta aheztar guziei banatu
- Errepublikako prokuradoreari salaketa bat pausatu diogu
- Urdin euskal herri irratian elkarrizketa bat grabatu dugu

Hori dela eta zaila da zuen gehiengoarentzat isiltasunean egoitea….Horretarako agorrilaren 27an erabaki duzue terrenoan ARITZEA : Agirtze agiri bat egin duzue Baionako errepublikako prokuradoreari igortzeko xedearekin.

Azkenik GUK proposatutako deliberamendua, hilabete bat lehenago baztertu zenutena, aplikatzea erabaki duzue...

Ahetzen, oposizioak PROPOSATZEN du, gehiengoak GAUZATZEN ditu.

Eta hainbat hobe !!!

Bukatzeko, AHETZEN taldeak bere eginbeharrak finkatzen ditu eta ez diguzue sekulan hauteskunde egutegirik inposatuko. Aheztarrei informazioak plazaratzen segituko dugu orain arte egin dugun bezala eta hori askatasun osoan zuen mehatxuei kasurik egin gabe."

Oroitu gaiari buruzko izen biltzea oraindik idekia duzuela egun batzuendako https://www.change.org/stopdéchetteriesillégalesduBTP