martxoko ahetzeko berriak aldizkariaren artikulua

martxoko ahetzeko berriak aldizkariaren artikulua

Ahetze denentzat ?
Izen horrekin aurkeztu zineten 2014an iragan diren herriko hauteskundeetan, “gure desberdintasunez aberastasuna egin dezagun” hau bezalako esloganekin.
Pasa den otsailako herriko kontseiluan zekar, UHABIA ikastolaren aldeko diru laguntza zalantzan ezarri ezkero berriz bozkatu egin duzue 160 euroko bat emateko ala ez eta horiek izan dira emaitzak : 12 boz kontra, abstenzio bat noiz oposizioak alde eman dituen bere 3 boz.
Oroitarazi behar dugu elkarte horrek ez zuela 160 euro galdetu baizik eta 456 euro, urtean zehar egiten dituzten hiru ateraldiak diruztatzeko (miarritzeko itsas museora, donostiako zientzien museora eta sarako abere parkera).
Orain dela urte batzuk jadanik, SEASKAk bere ikastoleetan izenak eman duten aheztarrendako asumitzen duen zerbitzu publiko karguari ez diozuela kasurik egiten! Aheztar gazte horiek ondoko herrietara doaz Ahetzen ez baita, mementukotz , ikastolarik.
Zuen erabakia justifikatzeko aintzinatzen dituzuen argudioek ez dute ez buztanik ezta ere bururik…ahetzeko eskola publikoari lehentasuna emaiten diozuela, UHABIA ikastola pribatua dela, azalpenik ez duzuela jasotzen diru laguntzaren erabilpenari buruz…zure taldeko kide baten erantzuna hobe dugu isiltzea “ikastolari hasten ba diogu zeit emaiten, bihar zergaitik ez ………ei eman?”
Ozenki eta fierki aipatzen duzue 2016ko sartzerako martxan ezarriko dela euskarazko murgiltze sistema baten esperientzia klase denboran ahetzeko ama eskolan. Jakin ezazue, horretaz dudarik bazenuten oraindik, guk euskalzale bezala horrelako aintzinamenduen aldekoak garela! Alta iduritzen zaigu etapa bat baizik ez dela zeren egiazko aterabideak martxan ezarri behar dira gaurtik aurrera ipar euskal herriko eskola publikoetan euskara garatzeko eta salbatzeko.
Zuek ere omen euskalzaleak zizte beraz zergaitik oztopatu UHABIA ikastolaren funtzionamendua Bidarten diren Ahetzeko haurrak zigortuz?
Herriko kontseilu honen zehar, gelditu gabe espantu zarete elkarteendako aintzin konduetatik bi mila euroko ekonomia egiteaz eta paraleloki bostehun euro baino guttiagoko diru laguntza ukatzen diozue ikastolari? Logikarik gabeko erabakia, kontraerrana, ohargabekoa, probokatzailea (auzapezaren jarrera bezala pasa den azaroan UHABIA ikastolan egin zen estreinaldian agurtzeko mementuan elkartearen lehendakariaren aldera…) !!!
Jaun eta andereak, gehiengoko hautetsiak otoi ezar itzazue gauzak haien testuinguruan! Iratzar zaitezte zuen politika jakobinoa bazter batean utziz! Egun euskarak, den egoeran ipar euskal herrian, zuek bezalako etsairik ez ditu behar! Eraman ezazue egiazko politika garatzailea euskararen alde gure herrian, Mattin TREKUren herrian, eta aheztar guztirekiko!
Kasu honetan hiru ateraldi pedagogiko gastuetan parte hartzeaz mintzo gira, hiru eta zortzien arteko aheztar haurretaz ari gira noren burasoek zergak urtero Ahetzen ordaintzen dituzten.
Ez ditugu ere ahazten Miarritzeko itsasargia ikastolako eta Ortzaitzeko ikastolako aheztarrak.