2021eko MARTXOAren 13ko HERRIKO KONTSEILUA

2021eko MARTXOAren 13ko HERRIKO KONTSEILUA
Dokumentua kargatu

2021eko martxoaren 13ko herriko kontseiluaren bilduma
Kontseilu honetan elkarteendako emaiten diren diru laguntzei buruzko 9garren deliberamenduak eztabaidak piztu ditu eta argiki erakutsi digu gehiengo horrek euskararen aldeko politikarik ez duela plantan ezratzen. Alabaina bertze behin UHABIA ikastola elkartea,nun 11 aheztar eskolatuak diren, bertze behin baztertua izan baita.

Lehengo deliberamendua : RIFSEEP deliberamenduaren aldaketa ZER DA HORI ?

RIFSEEP laburdura Funtzio, Menpekotasun, gaitasun eta Engaiamendu Ordainsari Erregimenetik dator. Ulertu duzuen bezala arrunt konplikatua den laburdura hori erabiltzen da herriko langileei doakien ordainsariaetaz mintzatzeko.
Deliberamendua eguneratua izan behar da dekretu berri baten atera baita.

Frantziar estatuan ordainsari guzti horiek mugatuak dira gutieneko eta gehien batekin.

Galdegin dugu gehienaren ehuneko zenbatetaz sarituak izanen diren herriko langileak, erantzuna berantago izanen dugula erantzun digute.

Motibazio gisa kuadro bat behar dute gure herriko langileek eta ordainsari horiek gaitasuna dute motibazio horren atxikitzeko.

AHETZEN taldeak horren ALDE bozkatu du.


Bigarren deliberamendua : Hitzarmen baten izenpetzeko baimena CAUErekin (Pirinio atlantikoetako ingurumen eta hirigintzako arkitekturaren kontseilua)

Deliberamendu honetan trinketearen zelaiguneaz aritu gira, « brokantaren plaza » izen berria duena.
CAUE 64 horrek herriko etxeei bere laguntza proposatzen die hirigintzari eta bazter hobekuntzei buruzko kontseiluak emanez.

AHETZEN taldeak ohar eta proposamen zonbatzuk egin ditu :

-Hitzarmen horretarako hunkitua den eremua zehazki definitzea
-Proiektu arkitekturan departamenduko bideak barne hartzea
-Gehigarrian bakarrik plaza horren inguruko biztanleen kontsulta aipatzen da. Galdegiten dugu kontsulta zabalagoa izan dadila aheztar guziekin barne.

AHETZEN taldeak horren ALDE bozkatu du.


Buxetei buruzko deliberamendu doakienez, hots :
-Hirugarren deliberamendua : 2020 urteko buxeta nagusiaren emaitzen esleitzea
-Laugarren deliberamendua : 2020 urteko hilherriaren buxetaren emaitzen esleitzea
-Bortzgarren deliberamendua : 2020 urteko Lohigeta buxeta gehigarriaren emaitzen esleitzea
-Seigarren deliberamendua : 2021 urteko herriko lehengo buxeta
-Zazpigarren deliberamendua : 2021 urteko hilherriaren buxeta gehigarria
-Zortzigarren deliberamendua :2021 urteko Lohigeta lehengo buxeta gehigarria

Buxeta horiek gehiengoarenak dira, haiek azterturik.

Inbestizamendu buxetari buruz, ez dituzte kontutan hartzen aheztarren lehentasunak eta esperantzak. Begi onez ikusiko genukeen buxeta parte hartzaile batzuen martxan ezartzeak auzoka aheztarrek dituzten beharrei erantzuteko xedearekin.

Funtzionamendu buxetari buruz ; langileen eta hautetsien ordainsarien emendaketak azpimarratu ditugu eta ere erretretari buruzko hiru hilabeteetako berrerosteari doakionez haien kudeaketa txarraren kostua kasik 15000 eurokoa.

Buxeta horiek ez dira antolatuak ezta ere optimizatuak beahr den bezala.

AHETZEN taldeak horren KONTRA bozkatu du.


Bederatzigarren deliberamendua : 2021 urteko diru laguntzak elkarteendako

Pasa den otsailan Elkarte eta Finantzak batzordeak bildu ziren bilkura misto batean, nun parte harte genuen AHETZEN taldekook, diru laguntzen norabideak hautatzeko herriko kontseiluan bozkatu aitzin.
Bilkuran zehar eztabaida frango izan dira diru laguntzak eskatzen dituen elkarteak hobekiago ezagutzeko xedearekin.
Orotara 44 diru laguntza eskaerak baziren eta horien barne elkarte berri batzuk , usaian zeit eskatzen zutenak aurtengo ez zutela fitsik nahi egoera ikusiz eta « istorikoak ».

Hautetsi guzien artean adostu ginen pasa diren urteetako eginahala mantentzea ahetzeko elkarte munduarentzat kontutan hartuz pandemiaren ondorioak haiendako.

Hori dela eta 25600 euroko buxeta partekatzekoa genuen noiz eskaeren batura 38800 eurokoa zen.

Bertze behin lerro bateri buruz luzaz solastatu genuen…UHABIA ikastola elkartearenarekin nun hogei bat zerga ordaintzaile aheztar kide aktiboak diren biharko aheztar euskaldun hiztunei, hots haien haurrei, euskarazko erakaskuntza murgiltze sistema egoki baten segurtatzeko.

Oroitarazi behar dugu egun 11 aheztar eskolatuak direla hango ikastolan. Ez ditugu ahazten ere Miarritzeko ITSA ARGI ikastolan eskolatuak diren aheztarrak.

Bukatu genuen bilkura erantzunik izan gabe eta gure auzapezaren erranekin « gaia ez da hetsia nire taldearekin berriz aipatuko dugu eta jakinean atxikiko zaituztet ».
Esperantza pixkatekin atera ginen bilkuratik aspaldiko partez baztertua den elkarte hori onartuko dutela.

Herriko kontseilurako gomita mezuan atzeman genuen bozkatzeko taula :
-Bilkura mistoan adostutako zenbateko batzuk aldaturik
-ALHORGA ikastola elkartea ez dela agertzen
-UHABIA ikastola elkartea taulatik ezabaturik
-Baita ere klima kalamitatearen kontrako elkarte bat

Hori dela eta xehetasun batzuk galdetu dizkiogu gehiengoari.

ADELFA 64 klima kalamitatearen kontrako elkarteari doakionez gehiengoak erabaki du ukatzea haien diru laguntzaren eskaera.

ALHORGA ikastolari doakionez iduriz zerbizuak tronpatu dira, nahiz eta taulan ez agertu onartutako diru laguntza kontutan hartua zen. « errare humanum est ».

Azkenik UHABIA ikastolari doakionez, ez da petto bat baizik eta erabaki politiko bat herriko elkarteendako diru laguntzen banatze ariketa batean.
Orain dela 10 urte baino gehiago gehiengo hunek baztertzen dituela ahetzetik kanpo haien haurrak eskolatu dituzten aheztarrak nahiz eta haien garaian horrelako zerbitzurik ez izan Ahetzen.

Haien argudioa da ezin dutela sustengatu Ahetzetik at haien haurrak eskolatzen dituzten aheztarrak noiz Ahetzen dugun ikastola bat eta murgiltze sistema bat ama eskolan eta elebitasuna lehen mailan.

Gorrarena egin hori da hautetsi horien benetako motibazioa orain dela urte batzuk, urte gehiegi…

IKAS BIk Eskola publikokan proposatzen duen sistema gure arbasoen hizkuntza irakasteko goresgarria da baita ere SEASKAk proposatzen duen murgiltze sistema.
Bi sistema horiek ez dira bata bertzearen kontra ari baizik eta duten nahikari amankomuna balioztatu behar da !
Euskal herriko hautetsi gisa euskararen transmizioari buruz ezin dugu sistemen artean bereizketa egin aldiz bai euskararen ikasketa, transmisioa eta egunerokoan erabiltzea sustatu behar ditugu. Hori guzien gainetik ere gure herritarren hautuak errespetatu behar ditugu eta ez zigortu zeren eta ariketa huntan haien diruekin ari gira erabakiak hartzen .

ALHORGA ikastolaren idekitzea da keinu azkar bat herritarren partetik euskararen geroa segurtatzeko, eta urte batzuen buruan aheztar guziek parada izanen dute haien haurrak ahetzen bertan eskolatzeko.
Anartean garantzitsua iduritzen zaigu nehor ez baztertzea eta beraz parte hartzea UHABIA ikastolaren funtzionamendurako gastuetan 11 aheztarrekin baita ere ITSAS ARGI ikastolaren gastuetan nun 4 aheztar diren.

Gaia inportantea da eta legea oraindik aldatzen ari da apirilaren 8an MOLAC legea onartua izan baita.
Ipar euskal herrian zehar arauak ez dira inposatuak. Herriko etxe bakoitxak nahi duena egin dezake diru sustengu mailan, horietako gutti dira haien herritarren irakaskuntzarako gastuen parte bat asumitzen ez direnak maleroski Ahetzekoak segitzen du bere zentzugabeko burugogortasunean…espero dezagun denborak bere lana egin dezala eta azken finean adimenak burugogortasunaren kontra irabaz dezala.

Hurrengo elkarteendako diru laguntzei buruzko batzordean metodo justu bat plantan ezartzea galdegiten dugu, eta ez bakarrik hautetsi batzuen nahiaren arabera.

Proposatzen dugu taula sinple bat diru laguntzak onartuak izan ditzaten :
1)Dosierra ongi beterik , diru laguntza baten eskaera zehaztu batekin. Orotara 1850 euro emanak izan dira deus galdetu zituzten elkarte batzuei eta zeit zehazturik galdetu zuten batzuei ez diete ezer onartu ! Benetako oreka bat adosten ahalko genuke.

Gero diru laguntzak kriterio horien arabera onartuak izaiten ahalko ziren :

2)Elkartearen baliagarritasuna aheztarrentzat eta herrixkarentzat
3)Elkartearen finantzen egoera, beharrik ote diren edo ez.
4)Elkartearen proiektuen egokitasuna. Adibidez pandemia garaian bidai baten proiektua lantzeak xantza gutti du gauzaturik izaiteko.

Iduriz gehiengoaren hautetsi bat eskandalizatua izan da Italiara joaiteko proiektua izugarria baita euskal kulturarentzat, argiki erraiten diogu gure erranak desbideratzen saiatu dela bertzerik ez.

Ez gira ari elkartearen kontra alderantziz. Halaere ez dugu uste haien proiektua gauzatuko dela aurten , pandemia baten urtean, batezere Italiara. Ez dugu erraiten ez dugula ezer eman behar bainan gure iduriko lehenago aipatutako kriterioen arabera onartu behar dira eskaerak eta ez justifatuz gehiengoak egiten duen bezala « iaz hainbeste eman dugu beraz aurten berdin ».
Horrelako egiteko manera bai salatzekoa dela.
Eta kulturari buruz, ikastolak sustengatzen ez dituztelarik, ze ironia…

AHETZEN taldeak herrixkako elkarte guztiak nahi ditu diru mailan sustengatu. Alta bertze behin gehiengoak kolpe batez bozkatu behar dugun taulatik UHABIA ikastola elkartea baztertuz erabaki dugu berriz taula horren KONTRA bozkatzea.Aldiz ahetzeko pilotariak, scrap océan, les amis de Baboucar eta ALHORGA ikastola elkarteek egin dituzten diru laguntzen eskaeren ALDE bozkatu dugu.

Bukatzeko eskolako publikoko zuzendaria den ISAERT Isabelle eta ALHORGA ikastolako zuzendaria den HACAL PEANT tifani eskertu nahi genituzke tokiko HAZKURRI BANKUArekin, LESURE jean-luc lehendakariordeari esker, proposatu diogun janari bilketa baikorki erantzunik.