2021eko OTSAILAren 24eko HERRIKO KONTSEILUA

2021eko OTSAILAren 24eko HERRIKO KONTSEILUA
Dokumentua kargatu

Pasa den otsailaren 24ean hiru oren eta erdiz iraun zuen herriko kontseiluak. Teknikoa, antidemokratikoa, zehaztugabekoa eta inkoherentea izan dela erran dezakegu.
Lehenik pasa den abenduko herriko kontseiluaren bilduma zuzenketa baten egin dugu AHETZEN hautetsiok errealitatearekin bat egiteko xedearekin.
Deliberamendu batzuei buruz xehetasun gehiago izaiteko herriko etxera jin izan behar dugu gure iritzia finkatzeko (200000 eurotik goitiko aurrekondu bat zehazpenik gabe, bide berdeen planik ez, kadastreko lursail baten aipamen planik gabe).
Lehenik, herriaren aldeko ziren deliberamenduentzat alde bozkatu du AHETZEN taldeak :
- Lehengo deliberamendua elizaren arraberritzeko diru emaiteak,
- Bigarren deliberamendua haurtzaro gazte kontratuko gehigarri bat,
- Laugarren deliberamendua bizikleta bide sare baten aldeko politikari buruz, nahiz eta gaizki aurkeztu gehiengoaren partez argudiatuz krisi sanitarioarengatik mugitzeko medio horien aldeko politikak gauzatu behar direla
- Hamalaugarren deliberamendua bigarren mailako administratibo axunta baten lanpostuaren kentzearekin herrixkako langileen taula eguneratzeko xedearekin
Hirugarren deliberamenduan diru laguntzen eskaerak tratatu ditugu eta bereziki haurzaindegiko isolamendu termikoa arraberritzeko eta bizikleta bide baten gauzatzeko. Gai horiekin kritika zonbatzuk egin ditugu eta espero dugu hobekitzaileak izanen direla. Egiteko maneran demokrazia eskasa azpimarratu nahi izan dugu diru laguntzen eskaera horiek igorriak izan baitira herriko kontseiluaren adostasuna izan aitzin. Erran nahi du eskaera horien kontra bozkatu balu herriko kontseiluak prozedura gelditua izanen zela, eta horrek bertze behin argiki erakusten du gehiengoak hautetsiengan duen mespretxua.
Lehentsauna haurtzaro zentroaren kasuan kokatua da. Orain dela hamar urte baino gehiago arazoak badirela bastimendu huntan bai berotzeko sistemarekin, bai tokia behar den bezala aireztatzeko baita ere ura berotzeko tresnekin. 2019 urtean auzi prozedura pausatu izan zen eta geroztik kasik 280 000 euro berreskuratu ditu herriko etxeak.
Hori dela eta jakin nahi izan dugu zergaitik 2019 urtetik ez da ezer egina izan bastimenduaren egoera hobetzeko, guretzako sobera itxoin gabe bazen zer egin. Harritu gira ere aitzinatzen den neurriz kanpoko prezioarekin (263 880 euro zergarik gabe). Zenbaki horiekin dudan ginen beraz herriko etxera joan gira aurrekondu hori buruz xehetasun gehiago izaiteko xedearekin eta maleruski ez dugu fitsik aurkitu prezio altu horiek justifikatzeko. Argiki azpimarratu ditugu gure erreserbak.
Bigarren lehentasuna ostaleriakoborda bidean bizikleta bide baten diruztatzeko plano bateri emana zaio.Ahetzen taldea betidanik herrixkan mugikortasun apal baten garapenaren alde borrokatu da. Pentsatutako bizikleta bidea biribilgunetik hasiko litzateke Ganttipenea lotizamenduraino. Senpereruntz joanez bidea ezker aldean litzateke eta babesteko xedearekin pentsatua da betoiezko paretatxo baten egitea. Azpimarratzekoa latsalekuan hertsigune bat izanen dela.
Horren alde bozkatu, halaere oharrak egin ditugu ez baitugu ulertzen zergaitik pundu amankomunik ez duten bi gai horiek berdeliberamenduan bozkatzen dugun.
Bostgarren deliberamenduan AD1041 lursailaren berreskuratzeaz aritu gira. Jakin izan dugu berriki herriko etxeak erositako BOMASSI etxearen jabeekin negoziatu zuela lursail hori dohainik berreskuratzeko. Gure ustez deliberamendu horrek ez du gauz handirik aldatzen herrixkako bizian beraz abstenitu gira.
Seigarren deliberamendutik hamaikagarrenaraino herrixkako kontuei buruz aritu gira. Azpimarratu dugu buxeta horiek ez direla guk hautatu ditugunak baizik eta gehiengoak plantan ezartzea erabaki dituztenak, eta horretarako horien kontra bozkatu genuen iaz. Iduriz ongi egin genuen langileen karguak ehuneko 6.10 az emendatu baitira eta usaiazko karguak ehuneko 22.80 az emendatu baitira. Emendakin horiek gehiengoak hartutako hautu batzuen ondorioak dira :
- 15000 euroko goratze hautetsien lansariendako sekulako krisi ekonomikoa bizitzen ari girelarik. Guretzako erabaki hori lotsagarria da.
- Erretretarako hiru hilabeteko berreroste titularra den langile baten partez, hots kasik 16000 euro.
- Kontratupean diren langileen karguen goratzea, hots kasik 11000 euro.
Arrazoin guzti horiengatik kontra bozkatu dugu.

Gero guk zehaztugabetzat jo dugun deliberamenduaz eztabaidatu dugu. Zertaz aritu gira ? podere publiko batzuen (euskal elkargoa eta ahetzeko herriko etxea) eta pribatu (promodore) baten arteko hitzarmen batez aritu gira. Antolamendu (azenizamendua…) eta seguritate (konkorra) obra batzuendako promodorea engaiatzen da 80 000 euroko diru zama baten emaitea pausatutako permisa onartua baldin bada. Transakzio hori partaidetza hiri-plano batean sartzen da, gure herrixkarentzat lehen aldia da halako plano bat erabiltzen dugula. DEliberamenduarekin batera datoz adosteko txostena bat gehi proiektuaren eskema bat.
Gehiengoak argudiaturik bezala lehen aldia izanez pundu zonbatzuk azpimarratu ditugu :
- Plano horren eremua ez da zehatza
- Eskeman eskas dira legendak
- Kontsultarik ez lagelari batekin hirigintza eta etxebizitza aferei buruz
- Obren idenkifikatze zehaztugabekoa eta ez osorik
IKusiz gehiengoak arintasunez kontutan hartzen duela hitzarmen hori, AHETZEN taldeak erabaki du horren kontra bozakatzea.

Hamahirugarren deliberamendurako bigarren etxebizitzen zergaren ehunekoa gaitzat izan dugu.
Jadanik 2017 urtean legek permititzen zuen bezala nahi izan genuen gehiengoa ezarri ehuneko 60arekin. Urte hartan gehiengoa ados zen emendatzeko alta bakarrik ehuneko 25a arte.
Azkenean gehiengoak segitzen gaitu eta egun ehuneko 60aren alde dira. Zerga horrek ez ditu ipar euskal herriko bizitegi guzien arazoak konponduko.
Hamabostgarren deliberamendurako ZALUAGA zentroko segimendu batzorde baten osatzeko titular bat gehi bere ordezkaria izendatu behar izan dugu. Nahiz eta gehiengoarekin gogotik berhelburuak partekatu nahi genituzke txandakazko izendatze bat proposatuz, bertze behin parada izan dugu berriz salatzeko zentro horren arazoak. Azpimarratzekoa batzorde huntan parte hartzeko izendatua izan den Elissalde jauna dela berdenboran BIL TA GARBI sindikatuaren lehendakariorde bat.
Hamaseigarren deliberamendurako azenizamendu eta edangarri den uren kalitateari buruzko txosten bat aurkezpena izan dugu. Helburua zen txostenaren berri kontutan hartzea. Deliberamendu hori baliatu dugu egungo edangarri den uren kalitatea salatzeko baita ere argiki erraiteko konpainia publikoen garapenaren aldeko girela eta ez dugula nahi zerbitzu publikoen ordezkaritzekin segitu. Oroitarazi dugu ura dela ontasun amankomuna eta ez dela martxandiza bat bihurtu behar enpresen espekulazioarentzat.
Hamazazpigarren deliberamendurako hiri mugikortasun planoari buruz iritzi bat eman behar genuen. Plano horrek baditu kasik 800 orrialde !
Plano horri buruz erreserba zonbatzuk adierazi ahal izan ditugu nahiz eta gogoeta bertuetsuak izan autoaren erabilpena ehuneko 77tik ehuneko 52ra helburutzat emanez.
Horiek izan dira gure oharrak :
- Jadanik horrelako plano bat izan da noren gai nagusia tram busa zena. Dokumentu berri huntan ez da hitz bat ere horri buruz. Helburuak bete ote dira ? ezetzan zergaitik ? Nahiz eta euskal elkargoko eremuan bakarrik kokatua ez izan lehengo plano hori baliatu behar dugu benetako tresna gisa bertzela ez du balio horrelako ariketarik egitea.
- Ez da zehazki aipatua nola diruztatua izanen den bakarrik ikusgai dugu taula orokor bat. Jakin behar dugu zointzuk izanen diren lehentasunak eta diruztatzeko aukerak jakinik aipatzen dutela urteroko 100 milioi euroko buxeta bat 10 urtez.
- Hiri mugikortasun planoa bakarrik hiru urteen buruan behargarria izan da hirigintza planoetan. Epeak sobera luzeak dira eta anartean bata bestearen kontra diren proiektuak gauzatzen hasten dira. Adibidetzat donibane lohitzuneko ilot floch proiektuko lur azpiko aparkalekua hartuko dugu. Aurkeztutako planoa idatzia da « hirbarnera joaiteko autoak hiri inguruan aparkartu beharko da eta gero bertze garraio egokiago batez hirira joan ». Zertarako balio ote dute ehunezko orrialdeko txosten bat egitea berdenboran kontrarioa gauzatzen uzten dugunean ?
- Mugikortasun sindikatuak ez du nahiko lantzen bere garraio zerbitzua. Berriz pentsatu behar dira egungo Hegobus eta Chronoplusen zerbitzuak. Gau egun ipar euskal herrian garraio publikoetaz gozatzeko arrunt konplikatua da. Adibidez ahetzetik donibane lohitzunera eguerdi eta erditan abiatzen den autobusa bakarrik arratsaldeko 6ak eta erditan ahetzera itzultzen da ; edota Ahetzetik Baionarat joaiteko bederen oren bat beharrezkoa da eta asteburuetan kasik bi oren laurden gutti. Gure ustez garraioen antolaketa berriz pentsatu behar da oinezkoen ibilbideak eta bizikletarako bideak garatuz elektriko autoentzat bornak edonun ezarri aitzin.
- Hauteskunde garaian saihesbide baten alde ginen , hots autopistaren bidesarien beititzearen alde edota dohainik izatearen alde trafikoa arinago izan dadin. Gaiarekin gogoetatzen ari gira zeren azken finean autopista baliatuz jendeak segituko luke auto orain bezala erabiltzen. Berdin xantakon aipatzen den proiektuarekin zeren autoa baliatzea sustatzen du, kutsadura gehiago kausituko luke eta tokia babestekoa baita. Horrelarako tresna batekin arazoa ez da konpontzen baizik eta tokiz mugiarazten. Gauregun autoz egiten ditugun gure bidaien ehuneko 50a hiru kilometra baino guttiagokoak dira. Apal den mugikortasuna garatu behar da eta batez ere Chronoplus eta Hegobusen arteko loturak.
- Erlaitzaren kasua ez da guk pentsatzen dugun nahiko aipatua. Turistendako autobus joan-jinkariak antolatu aitzin beharba bizikletarako zerbait orokorragorik pentsatu beharko genuke.
- Treinbideak egokitu behar ditugu baita berritu ere gehiago baliatzeko ; bai hendaia-baiona bidean artean baita ere baiona-donibane garazikobidean. Horren kudeaketa eskualdeak du, hor argiki ikusten ditugu plano horren mugak.

Zuen hautestsiak : CHARGOIS Gaelle – LABAT-ARAMENDY Ramuntxo – CAPENDEGUY Santiago